Udako igeriketa ikastaroetan izena emateko epea ireki dute

Zozketan izena emateko epea gaur zabaldu da eta maiatzaren 20ra arte egongo da zabalik
Udako igeriketa ikastaroetan izena emateko epea ireki dute
2024/05/06 18:17
eta kitto!

Maiatzaren 6tik 20ra arte, 2024ko udako igeriketa ikastaroen zozketan parte hartzeko formularioa bete ahal izango da Eibarko Udalaren webgunean, edo ekimenaren kartelean dagoen QR kodearen bidez edo Ipuruako kiroldegiko atezaindegira joanda.

Ikastaroak 2021 eta 2011 artean jaiotakoentzat dira. 2021ean jaiotako guztiak eta uretan esperientziarik ez duten 2020an jaiotakoak ZAPABURU mailan apuntatu beharko dira. Maila-probak maiatzaren 27ean (aurretiko hitzordua hartuta: teknikariak@eibarkirola.eus) egingo cira. Saioen iraupena 40 minutukoa izango da. Informazio gehiago www.eibarkirola.eus webgunean, albisteen atalean.