Udako Ikastaroen 49. edizioa aurkeztu du Udako Euskal Unibertsitateak
2021/06/02
12:24
eta kitto!
Koronabirusak baldintzatutako egoeran eta iazko bideari jarraituta, UEUk Udako Ikastaroen 49. edizioa aurkeztu du. Guztira 23 ikastaro eta jardunaldi antolatu dituzte Eibar, Iruñea, Baiona, Usurbil, Laudio eta Donostian. Guztiek 25 euro edo gutxiagoko prezio sinbolikoa izango dute, “pandemia garaian ikastaroetara hurbiltzea errazteko helburuarekin”. Herrigintza eta akademiari buruzko jardunaldiak emango die hasiera ikastaroei. Dagoeneko matrikula zabalik dago www.ueu.eus helbidean.
Aurkezpenean Kepa Sarasolak, UEUko Zuzendariak, Irati Iciar-ek, UEUko Udako Ikastaroetako arduradunak eta Edurne Kochek, UEUko Nafarroako arduradunak hartu dute parte eta, azaldu dutenez, “pandemia garaian gaudenez, eskaintza birmoldatu behar izan dugu. Beste batzuetan baino ikastaro gutxiago, baina iaz baino gehiago antolatu ditug. Guztira 23 jarduera, 18 ikastaro eta 5 jardunaldi eskainiko ditugu. Bestalde, tokiak mantendu ditugu Eibar, Baiona eta Iruñearen kasuan eta Donostia, Laudio eta Usurbilgo aukerak, berriz, elkarlanetik sortu dira. Eta betiko datetara bueltatu gara: ekainaren 25etik uztailaren 16ra izango dira ikastaroak”.
Bestetik, iazko goiburua erabiliko da aurten ere: “#ElkarEkin leloari zukua atera diogu. Eskaintza hau ez litzateke posible izango gure bidaideen gogoa eta inplikazio gabe: UEUko sailak, Bertsozale elkartea, Laboa katedra (EHU), Noaingo bataila elkartea. GEZKI (EHU), LAB-hezkuntza, HITT taldea (EHU), ALDEE, ASNABI, Bilketa (Baiona), EWKE, Agora elkartea, Iratzar Fundazioa, EEP, IKAS elkartea, Euskal Elkargoa, Hendaiako Herriko Etxea, Mintzalasai elkartea, Neiker, Aiaraldeko Ekintzen Faktoria, Bernat Etxepare Lizeoa, Katakrak, Jakin, Usurbilgo Udala, Tabakalera, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saila (EHU)”.
Partehartzea sustatzeko asmoz, neurri bereziak hartuko dituzte: ikastaro laburra izango dirak, egun bakarrekoak gehienak.Taldeak txikiak izango dira eta matrikularen prezioa berezia, 25 euro edo hortik beherakoa. Eibarko Udalak dirulaguntzak ematen ditu, gainera. Eskaintza osoa ikusteko eta izena emateko HEMEN sakatu.