Udal aurrekontua onartzeko plenoa bihar 09.30etan hasiko da
2014/02/13
00:00
eta kitto!
Bihar (barixakua, hilak 14) goizeko 09.30etan hasiko da 2014rako udal aurrekontua onartzeko plenoa, udaletxeko pleno aretoan. Alderdi politikoek aurretik egin dituzten bileretan adostatutakoari jarraituta, 32'7 milioi euroko aurrekontu proposamena kontrako boto barik onartuko dute, PSE-EE eta PP alderdien aldeko botoekin eta EH Bilduko eta EAJ-ko ordezkarien abstentzioarekin.