Udal aurrekontua otsaileko lehen hamabostaldian eta babes zabalarekin onartzea espero dute sozialistek
2022/01/31
09:04
eta kitto!
Babes zabalarekin onartuko da Eibarko Udalaren aurtengo aurrekontua, PSE-EEk EAJ-PNV udal taldearekin aurrekontu-akordioa lortu duela jakinarazteko sozialistek barixakuan egindako agerraldian esan zutenez. Talde biek hainbat zuzenketa negoziatu ondoren adostutako akordioari esker, Udalbatza osatzen duten 21 zinegotzietatik 15 zinegotzik aldeko botoa emango dute. Gaineratu zutenez, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos oposizioko beste bi taldeekin negoziazioak zabalik daude oraindik.
Jon Iraola alkateak eta negoziazio-prozesuaren arduraduna izan den Ana Telleria Ogasun alorreko zinegotziak azaldutakoari jarraituta, “jeltzaleek aurkeztutako zenbait zuzenketa onartu dira eta bi alderdiek adostutako beste zuzenketa batzuk ere sartu dira aurrekontuan”.
Azpimarratu zutenez, “alderdi biek adostasunak lortzeko izan duten borondateari esker” izan da posible akordioa lortzea eta, alde horretatik, pozik daude: “2022ko aurrekontua aberasten du, eta hainbat eremutan eragingo duten jarduerak izango dira, besteak beste, azpiegiturak, aparkalekuak, merkataritzak, kulturak edo kirolak. Eta herriko eremu eta auzoen onerako izango dira”.
Barixakuan aurkeztu zuten alderdi bien arteko akordioaren funtsa, “gobernu-taldeak bere sasoian aurkeztutako aurrekontuen zirriborroan talde jeltzalearen zenbait zuzenketa sartzea, Eibarko PSE-EEk berak sinatutako beste zuzenketa bat udal kontuetan txertatzea eta talde bien artean adostutako zenbait zuzenketa sartzea” litzateke.
Talde jeltzaleari onartutako zuzenketak hauek dira: Fray Martin Mallea kalean aparkaleku-plazak sortzeko bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren azterketa bat (20.000 eurotan baloratua) eta Ubitxa kalean aparkaleku-plazak sortzeko beste azterlan bat (18.000 euro); horiekin batera, Odisea (2.000 euro) eta Ronin (3.000 euro) elkarteentzako dirulaguntza izendunak emateko EAJ-PNVk egindako zuzenketak, eta Eibar Merkataritza Gune Irekia elkartearentzako dirulaguntza izenduna gehitzea, tokiko merkataritza eta prestakuntza-kanpainetarako (30.000 euro) onartu dituzte.
Azpiegiturei dagokienez, Tiburtzio Anitua eta Karlos Elgezua lotzen dituen igogailuaren pasabideko baranda (10.000 euro) goratzeko jeltzaleek egin duten zuzenketa onartu da; baita komun publiko bat egiteko asmoa ere (100.000 euro); eta herrian zuhaitz kopurua handitzeko plan bat prestatu eta gauzatzeko asmoa (100.000 euro).
Talde bien artean adostutako transakzio-zuzenketei dagokienez, itundutakoen artean diru-zenbatekorik handienekoa, Jardiñetan aparkaleku bat sortzekoa da, proiektua idaztea eta gauzatzea barne hartzen dituena.: “Hasteko, 20.000 euroko partida bat sartuko da proiektua idazteko, egitasmoaren balorazio ekonomikoa ere bere gain hartuko duena. Zenbateko hori geroago sartuko da aurrekontuan, 830.000 euroko mugarekin”.
Aipatutakoekin batera, PSE-EEk eta EAJ-PNVk erabaki dute Txaltxa Zelaian ur-jolasak eta komuna jartzeko proiektua idatzi eta gauzatzea (500.000 euro), eta Arrate Eibar Eskubaloia taldeari 60.000 euroko dirulaguntza ematea. Horietatik, 30.000 euro txapelketaren azken fasea Eibarrera ekartzeagatik lehia dezan erabiliko dira, eta beste 30.000 euro Juventud Deportiva Arrateren 75. urteurrenarekin eta Eibar Eskubaloiaren 10. urteurrenarekin lotutako ikus-entzunezkoa ekoizteko eta ekitaldiak antolatzeko izango dira. Eibarko PSE-EEk, bestalde, 18.000 euroko zuzenketa bat sartu du akordioan bertan, Eibarren grabatu eta damaskinatu tailer bat abiatzeko.
Sinatutako akordioan oinarrituta, EAJ-PNVk konpromisoa hartzen du udal aurrekontuaren alde bozkatzeko, eta akordioan jasotako jarduerak betetzeko beharrezkoak diren kreditu-aldaketen alde bozkatzeko.
Gaineratu zutenez, gobernu-taldea aurrera egiten ari denez Ardantza aldean lur gaineko aparkaleku bat egiteko proiektuan (babes ofizialeko blokeen aurrean) eta, horretarako, inguruko auzokideen iritzia jaso nahi duenez, PSE-EE udal taldeak berretsi egin du, negoziazio-esparru honen testuinguruan, konpromisoa hartzen duela auzokideen ekarpenak jasotzeko, eta hango estalkiaren gainean izango diren egonlekuak eta jolas-guneak eratzeko egin diezazkieketen hobekuntza-proposamen guztiak aztertzeko.
Sozialisten eta jeltzaleen botoak batuta 2022rako aurrekontua onartzea bermatuta egon arren, oposizioko beste bi taldeekin akordioren bat lortzeko ahalegina egiten jarraituko dutela adierazi zuten. Edozein modutan ere, udal aurrekontuak otsaileko lehen hamabostaldian Osoko Bilkurara eramateko asmoa daukate.