Udal aurrekontuaren negoziazioari buruzko bilera deitu du Bilduk
2016/02/23
11:32
eta kitto!
Gaur 19:00etan batzar irekia egingo da Arrate Kultur Elkartean, Eibarko Bilduk deituta, udal aurrekontuaren negoziazioari buruzko azalpenak emateko. Besteak beste, udal aurrekontuaren zirriborroari aurkeztu dizkioten zuzenketak aurkeztu eta horiei buruzko argibideak emango dituztela aurreratu dute.