Udal berria osatu da
Eibarko udal berria eratzeko plenoa egin da gaur eguerdian (zapatuan, ekainaren 13an) eta ekitaldian, alkatetzarako aukeztu dituzten hiru hautagaien artean (Miguel de los Toyos, PSE-EE, 10 bozka; Igone Lamarain, EH Bildu, 5 bozka; eta Itoitz Garcia-Anton, Eibar Irabazi, bozka bat; 5 bozka zuri) inork gehiengo absoluturik ez duenez eskuratu, hauteskundeetan bozka gehien izan zuen zerrendaburua, Miguel de los Toyos izendatu dute alkate. Berakin batera 20 zinegotziak karguaz jabetu dira. Gaurtik aurrera, beraz, honako hauek osatuko dute udala: Miguel de los Toyos (alkatea), Alberto Albistegi, Idoia Sarasketa, Patxi Lejardi, Patricia Arrizabalaga, Pedro Escribano, Ana Telleria, Arcadio Benitez, Marisa Larrauri, Eneko Andueza (PSE-EE); Igone Lamarain, Josu Cristobal, Leire Abanzabalegi, Gorka Errasti, Ana Fran Astigarraga (EH-Bildu); Eva Juez, Jaime L. de Gereñu, Mertxe Garate, Josu Mendikute, Elena Ibañez (EAJ-PNV); Itoiz García-Antón (Irabazi).