Udal kiroldegietako 2026ko abonuen kanpaina hasi da
Urte berrira begira jarri da Eibarko Udaleko kiroletako saila eta bere zerbitzuak erabiltzeko 2026ko abonu kanpainari hasiera eman dio. “Interesa izanez gero, kiroldegietara joan zaitezkete edo www.eibarkirola.eus webgunetik kudeatu”, diote Udaleko kirol arlotik.
Urtarrilean urteko abonu guztiak automatikoki berrituko direla gogorarazi dute eta, baja eman edo aldaketaren bat egin nahi izanez gero, abenduaren 20a baino lehen kudeatu beharko litzatekeela.
Kasu hauetan, urteko abonua automatikoki emango da bajan urtearen amaieran:
- Ikasleak edo langabetuak.
- Familia langabetuak.
- 2026an 18 urte betetzen dituzten erabiltzaileak.
- 2026an 22 urte betetzen dituzten familietako seme-alabak.
2026an altan jarraitu nahi duenak, abonoa berriztu beharko du beharrezko ziurtagiriak aurkeztuz www.eibarkirola.eus webgunean edo aurrez aurre kiroldegietan.
Ikasturteko jarduerak
Jarduerei dagokienez, berrikuntza gisa, aurtengo ikasturtea (25-26) ekainean amaituko da. Uztailean udako kanpaina jarriko da martxan, haur eta helduentzako hainbat jarduerarekin.
25-26 ikasturtea amaitzean, jarduera batean izena emanda duten erabiltzaile guztiei baja emango zaie. Irailean jarduera berean jarraitu nahi izanez gero, berriro eman beharko dute izena. 26-27 ikasturteko izen-emateei buruzko informazioa aurrerago emango da.