Udal ordezkariak Urkiko bizilagunekin bilduko dira gaur

Udal ordezkariak Urkiko bizilagunekin bilduko dira gaur
2013/11/12 00:00
eta kitto!

Udalak auzorik auzo egiten diharduen bilera-egitarauan aurrera jarraituta, gaur (martitzena, hilak 12) Urki ingurukoen txanda izango da, 19.00etan San Jose Obrero elizan. Eta behealdeko auzokideen bilera, berriz, etzi (eguena, hilak 14) egingo da, 19.00etan Karmen kaleko Beheko Tokia jubilatuen etxean.