Udal ordezkariek minutu bateko isilunea gorde dute, Valentziako sutean hildakoen alde

Udal ordezkariek minutu bateko isilunea gorde dute, Valentziako sutean hildakoen alde
2024/02/26 12:57
eta kitto!

Aurreko astean, eguenean Valentzian piztutako sutean hildakoak gogoan, gaur eguerdian elkarretaratzea egin da Untzagan, Eibarko Udalak deituta. Bertan batutako udal ordezkariek minutu bateko isilunea egin dute. Eguen arratsaldean gertatu zen ezbeharra, Valentzian, eta suak bi etxebizitza eraikin kiskali zituen. Iturri ofizialen arabera, bederatzi lagun hil dira eta 15 artatu behar izan dituzte, eta asko dira dena galdu duten familiak.