Udala eta herritarrak gerturatzea helburu duen komunikazio plana aurkeztu dute
2017/02/20
16:04
eta kitto!
Gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan dagoeneko prest dagoen Udalaren Komunikazio Plana Ana Telleria Gobernua Zabalik Ordezkaritzako arduradunak eta Pedro Irusta Komunikazio teknikariak. Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko abenduaren 23an egindako bilkuran 2016-2019 Komunikazio Estrategia onartu zuen, “erakundearen barne eta kanpo komunikazioa hobetzea eta beharrezkoak diren erremintak ezarri eta, horrela, udala herritarrei gehiago gerturatzea” lortzeko asmoz.
Aurkezpenean azaldutakoaren arabera, “barne mailan, udal langileen arteko harremanak hobetzeko hainbat jarduera burutuko dira. Kanpora begira, berriz, herritarren eta udalaren arteko harremanak ere hobeak izan daitezen beste horrenbeste ekimen gauzatuko dira. Planaren barruan proposatu diren jarduera-eremuak bi izango dira: barne mailan, udala bera –udal langileak, Gobernu taldea eta oposizioko alderdiak barne- eta kanpora begira, herritarrak eta hedabideak”.
Estrategiari esker “komunikazio eraginkorra eta kalitatezkoa lortzeko beharrezkoak diren mekanismoak ezartzea” bilatzen dutela adierazi dute
Beste ezertan hasi baino lehen, komunikazioaren diagnosia egiteko beharrari ekin zioten: “2016ko otsailetik maiatzera bitartean udal langileei, alkateari eta udal ordezkaritza duten alderdi politikoen bozeramaileei elkarrizketak egin zitzaizkien. Guztira, 46 elkarrizketa egin ziren. Horrez gain, udal langileei eta hautetsiei zuzendutako 88 gogobetetze inkesta jaso ziren udaletxe barruan. Kanpo-eremuan, berriz, hiritarrei zuzendutako gogobetetze inkesta prestatu zen, udalaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetzeko helburuarekin, eta proiektuaren gainontzeko puntuen idazketaren aurreko analisia osatzeko (226 jaso ziren). Eta, horrekin batera, 2016ko maiatzean tokiko hedabideekin eztabaida talde bat egin zen euren ekarpenak kontuan hartu ahal izateko”.
Hortik abiatuta, komunikazio gaiei lotutako hainbat gabezia antzeman dituztela adierazi dute: “Barne komunikazioaren planifikazio urria; herritarren ezagutza desegokia udalaren tramite, zerbitzu eta jarduerei dagokienez; udal gardentasunaren komunikazio moderatua; udal-webgunearen orrialde nagusia eta barruko zenbait atal gutxi eguneratuta; eta inplementazio moderatua sare sozialetan eta agerpen moderatua komunikabideetan, besteak beste”.
Horri erantzuna emateko hainbat ekimen landuko dituzte: “Helburua datozen bi urteetan barne ezein kanpo komunikazioa %30 hobetzea da eta, horretarako, udal langileen arteko harremanak eta udal sail eta zerbitzuen arteko koordinazioa hobetzeko jarduerak ipiniko dira abian, baita udalaren eta herritarren arteko erlazioak hobetzeko ere. Barne mailan, udal sailen, zerbitzuen, unitateen, proiektu lantaldeen eta gobernu-organoen bilerak sustatuko dira eta, besteak beste, barne erabilerarako gidak (beharginendako eskuliburu edo gidaliburua, krisi komunikazioaren eskuliburua…) eta bi urtean behin udal langileei zuzendutako gogobetetze inkestak egingo dira”.
Kanpo komunikazioa hobetzeko, berriz, honako ekimen hauek garatuko dira: www.eibar.eus webgunea eguneratuko dute, horren barruan gardentasunaren atari berria sortuko dute ‘Gobernua Zabalik: Gardentasuna, herritarren partaidetza eta datu irekiak’ izenburupean (eibar.gipuzkoairekia.eus web orriarekin lotuta egongo da), udal aurrekontuak formatu labur, bisual eta ulergarriagoan erakusteko web aplikazioa sortuko dute, gardentasunaren inguruko komunikazio-kanpaina egingo da, Pegoran zein herriko hainbat tokitan informazio-pantailak ipiniko dituzte, turismo mikrositea sortuko da, baita udalaren aplikazioa, erakundearen zerbitzu eta jarduerak erakusteko eta herritarrei kexak edota iradokizunak egiteko aukera emateko, Zerbitzu Gutunak sortuko dituzte eta, amaitzeko, sare sozialen hobekuntza plana ere egingo da. Azken arlo horretan bi berritasun nagusi izango dira: udalaren kontu ofizialaren sorrera Instagram sare sozialean eta udalbatzak hilero egiten dituen bilkuren kontaketa edo narrazioa Twitter bidez.