Udalak 1.750.000 euroko partida esleitu du, hurrengo bost urteetan Eibarko baserrietarako bideak eta pistak hobetzeko
2022/11/28
16:00
eta kitto!
Eibarko Udalak 1.750.000 euroko aurrekontu-partida esleitu du gure herriko baserrietarako bideak eta pistak konpondu eta hobetzeko. Hurrengo bost ekitaldietan banatuko da kopuru hori, urte bakoitzean 350.000 euro jarrita, eta Andirao Baserritarren Elkarteak kudeatuko du.
Ostiralean izandako prentsaurrekoan azaldu zutenez, Udalak eta Andirao elkarteak proiektua aurrera eramateko hartu duten erabakia laster gauzatuko da hitzarmen bat sinatuta. Prentsaurrekoan, Jon Iraola Eibarko alkateak, Patxi Lejardi baserri-auzoetako zinegotzi ordezkariak eta Eibarko baserritarren elkarteko ordezkariek hartu zuten parte. Baserri-auzoetako jarduketetarako aurrekontu-gehikuntza honek inbertsio handia eskatzen du Udalaren aldetik; izan ere, orain arte, horrelako lanetarako, udal-kutxak 125.000 euro erabiltzen zituen urtean.
Eibarko landa-ingurunea osatzen duten bost bailara horietako bakoitzak, hau da, Gorostak, Arratek, Kiñarra-Otaolak, Mandiolak eta Agiñagak, ordezkari eta bozeramaile bat du Andirao elkartean, eta elkartearen ardura da bailara bakoitzeko premiak Udalari adieraztea eta bailaretan lehentasunezkotzat jotzen dituen jarduerak zehaztea. Jon Iraola alkatearen hitzetan, “hurrengo bost urteetan baserri-bideetan hainbat ekintza integral egitea da helburua, urtero egiten diren lan partzialak osatzeko. Horretarako, baserritarrek beraiek erabakiko dituzte, Andiraoren bitartez, bailera bakoitzaren beharrak eta egitekoen lehentasunak”.
Patxi Lejardi zinegotziak esan duenez, “proiektu hau datozen bost urteetan aurrera eramateko, guztiz koordinatuta gaude eta Andiraoren eskutik goaz uneoro, baserritarrak baitira beren beharrak ondoen ezagutzen dituztenak, eta eurak izango dira egin beharreko lanak, epeak eta lehentasunak markatuko dizkigutenak.”
Azkenik, alkateak eta Landa Auzoetako zinegotziak baserrietako ordezkaritza horren eta Zerbitzuetako Udal Sailaren arteko koordinazio-lan garrantzitsua nabarmendu nahi izan dute. Zerbitzu Saila izaten baita etengabe arduratzen dena baserri-bideak mantentzeaz, garbitzeaz, ezpondak eta erretenak konpontzeaz, luiziak kentzeaz eta landa-bideak egoera onean kontserbatzeko unean-uneko beste lan batzuez. Era berean, dei egin diete herritarrei Udalaren ahalegin ekonomiko horrekin batera herritarrek gizalegez jokatu behar dutela gogorarazteko, baserri-bide eta pista horietan dabiltzatenean kalterik eragin gabe eta zikinkeriak utzi barik ibiltzeko, ingurunea zainduz.