Udalak auzorik auzoko lehen bilera egingo du bihar Amañan
2015/11/02
00:00
eta kitto!
Udalak aste honetan ekingo die auzorik auzoko bilerei, "bizilagunen kezkak, iradokizunak edo erreklamazioak ezagutzeko asmoz".
Aurreko urteetan egindakoaren bidetik, guztira zazpi bilera izango dira eta denak 19:00etan hasiko dira. Bihar (martitzena, hilak 3) egingo da lehen bilera, Amañan bizi direnekin (Amañako elizan).
Hurrengo bilera azaroaren 5ean egingo da, Ipuruakoekin (Ipuruako jubilatuen etxean). Urkikoekin bilera azaroaren 10ean (martitzena) egingo dute (auzoko elizan). Azaroaren 17an (martitzena) Legarre eta ingurukoen (Arratebide, Mekola, Abontzabide eta Milaflores) txanda izango da eta bilera San Andres zaharren egoitzan egingo dute. Azaroaren 19an (eguena) Beheko Tokia jubilatuen etxean Urkizu aldeko eta herriaren behealdeko herritarrekin bilduko dira. Jardiñeta, Estaziño eta Matxaria ingurukoak, berriz, azaroaren 24an elkartuko dira Coliseoan. Eta azken bilera azaroaren 26an (eguena) egingo da, Untzagako jubilatuen etxean, herriko erdialdean bizi direnekin.
Zabalik egingo diren bileretara alkatea, inguru horretako auzozaina, udaltzainburua eta Zerbitzu, Obra eta Hirigintza arloetako zinegotzia eta teknikariak joango dira. Aurten lehenengoz Ertzaintzako hurbiltzaile bat ere joango da bileretara. Azken figura hau auzozainen parekoa litzateke eta berriki sortu dute Ertzaintzaren barruan, "herritarrekin hartu eman zuzena izan dezan".