Udalak bankuak jarri ditu bidegorrian eta komun publikoak jartzeko asmoa azaldu du

Udalak bankuak jarri ditu bidegorrian eta komun publikoak jartzeko asmoa azaldu du
2021/09/20 05:07
eta kitto!


Herritarren eskaerei  erantzunez, Eibarko Udalak banku batzuk jarri ditu herria Elgoibarrekin lotzen duen bidegorri berrian, Azitain inguruan. Lehenengo bankuak Delteco enpresaren ostean dagoen lurzatian jarri dira, gune ireki batean, bidegorriko erabiltzaileek atseden hartzeko.





Halaber, Udalak aurreratua du bidegorriaren punturen batean   komun publikoak jartzeko asmoa duela. Eskaera hori ere eibartar askok egin zuten bidegorria martxan jarri eta gero, eta Udala hainbat aukera aztertzen ari da komunak non jarri erabakitzeko.