Udalak doako autobus zerbitzua eskainiko du Arrate bezperan eta egunean

Bezperan Arratera igotzeko lehen autobusa 17:00etan izango da, eta goizaldeko 01:30etik aurrera ordu erdioro autobus bat jeitsiko da Eibarrera.
Udalak doako autobus zerbitzua eskainiko du Arrate bezperan eta egunean
2024/09/04 10:43
eta kitto!

Arrateko jaiak direla eta, aurten ere Udalak doako autobus zerbitzua eskainiko du Arratera igo eta bertatik Eibarrera jeitsi nahi dutenentzat. Asmoa automobila erabili beharrean garraio publikoa erabiltzea da, eta herritarrak hori egitera animatu nahi dituzte. Irailaren 7an, zapatua, Eibartik Arratera igotzeko autobus zerbitzua 17:00etan hasiko da, eta 21:30ak bitartean, ordu erdiro irtengo da autobus bat Ego Gainetik. Bi autobus egongo dira: lehen autobusa 17:00etan, 18:00etan, 19:00etan, 20:00etan eta 21:00etan irtengo da Ego Gainetik, Arratera igotzeko; eta bigarren autobusa, berriz, 17:30ean, 18:30ean, 19:30ean, 20:30ean eta 21:30ean abiatuko da Ego Gaineko geltokitik. Gauean, berriz, goizaldeko 01:30etik aurrera, ordu erdiro autobus bat jeitsiko da Arratetik Eibarrera, goizeko 08:00ak arte. Eta Arrate egunean, hamaika autobus ibiliko dira etenbarik Arratera igotzen eta bertatik jeisten, 08:30etik 23:30era bitartean. Autobusak Toribio Etxeberriatik (Untzagako bidegurutzetik) abiatuko dira, bete ahala.