Udalak eta Ertzaintzak herrian lapurtutako objektuak identifikatu eta berreskuratzeko aukera emango dute
Eibarko udalak eta Ertzaintzak azkenaldian herrian izandako hainbat lapurretatik bildutako objektuak erakutsiko dituzte. Ekimenaren bitartez herritarrek lapurtutako objektuak identifikatu eta berreskuratu ahal izango dute. Urriaren 8, 9 eta 10ean Errebaleko erabilera anitzeko gelan izango dira objektuak ikusgai, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitartean.
Artikulu horien artean, erramintak, ekipo elektronikoak, bizikleten piezak eta patineteak daude, besteak beste. Produktu horiek eskuratzeko ezinbestekoa izango da bere garaian lapurretagatik jarritako salaketa eta produktuaren jabetza egiaztatze duen dokumenturen bat aurkeztea (erosketa-fakturak, argazkiak edo proba gisa erabil daitekeen bestelako dokumentazioa, adibidez). Udaleko langileak eta Ertzaintzako agenteak Errebaleko gelan izango dira, prozesuan laguntzeko eta beharrezko administrazio zein lege izapideak bideratzeko.