Udalak ez du auzo-bilerarik antolatuko, baina kexak eta proposamenak egiteko kanal berriak zabaldu ditu
2020/11/09
17:31
eta kitto!
Pandemiaren ondorioz eta kutsatze-fokuak saiheste aldera, Eibarko Udalak ez du aurrez-aurreko auzo-bilerarik antolatuko aurten. Hala ere, herritarrek beraien auzoari buruzko kexak, iradokizunak edo eskabideak egin ahal izango dituzte gaurtik hasita eta azaroaren 27ra arte. Herritarrek kexak, galderak eta proposamenak aurkezteko aukera izan dezaten, Udalak hainbat kanal zabaldu ditu: Pegorara 943708400 telefono zenbakira deitu, Pegoran idazki bat erregistratu edo, bestela, alkatetza@eibar.eus helbidera idatzi daiteke. Horrez gain, auzozainari helarazi ahal zaio. Edo, bestela, udal webguneraren “Abisuak, kexak eta iradokizunak" atalaren bidez idatzi edo mugikorraren aplikazio bidez bidali daiteke.
Kexa, proposamen edo iradokizunarekin batera, ekarpena egiten duenak honako datu hauek adierazi beharko ditu: izen-abizenak, posta-helbidea edota idazkian aipatzen den auzoa; pertsonari erantzun ahal izateko modu bat; eta ekarpena 2020ko auzo-bileren testuinguruaren barruan kokatzen dela.
Herritarren eskura jarri dituzten bideen berri emateko, Udalak bando bat jarriko du pegora guztietan.