Udalak minutu bateko isilunea gorde du, gaur Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela eta
2024/03/11
17:20
eta kitto!
Gaur, martxoak 11, Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela eta, Eibarko Udalak bat egin du FEMPek (Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioak) deitutako minutu bateko isilunearekin, Untzagan elkarretaratzea eginda. Horrela, Udalak biktimak gogoratu nahi izan ditu, eta haien familiei elkartasuna adierazi.