Udalaren ohiko osoko bilkura egingo da gaur

19:00etan hasiko da, eta Udalaren YouTube kanalaren bidez jarraitu ahal izango da.
Udalaren ohiko osoko bilkura egingo da gaur
2025/06/30 13:41
eta kitto!

Udalaren ohiko osoko bilkura egingo da gaur, ekainak 30, 19:00etan, gai-zerrendan jasotzen diren 11 puntu jorratzeko. Saioa modu presentzialean egingo da eta zuzenean ikusi ahal izango da Udalaren YouTube kanal ofizialaren bidez.

Gai zerrenda

  1. 2025eko maiatzaren 14ko eta 26ko bilkurei dagozkien akta-zirriborroak onartzea.
  2. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
  3. Eibarko EH Bildu udal-taldeak aurkeztutako idatziak, hainbat batzordetako kideen ordezkoen aldaketen berri emanez.
  4. C.G.G.-k aurkeztutako 53/2025 zk.ko errekurtso laburtuan Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 1. Epaitegiko sententziaren berri ematea.
  5. UTE EDIFICIO ERREBAL izen sozialak aurkeztutako 208/2024 zk.ko apelazio-errekurtsoan Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak emandako epaia. Errekurtso hori Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiak 28/2022 errekurtsoan emandako epaiari buruzkoa zen.
  6. San Andres Fundazio Publikoa Tokiko Organismo Autonomoa desegitea eta likidatzea.
  7. Udal Inbentarioaren (2024ko abenduak 31) aldaketari onespena emateko proposamena.
  8. 07/2025 espediente-zenbakiko aurrekontu-aldaketari hasierako onespena emateko proposamena (kreditu gehigarria).
  9. Funtzionario batek bere konturako jarduera pribatua utzi duela jakinarazteko aurkeztutako idazkia jaso izanaren berri ematea.
  10. Adierazpen instituzionala. Ekainak 28, LGTBIQ+ Kolektiboaren Sexu- Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna.
  11. Galderak eta eskaerak.