Udalaren telefono-zerbitzua eguenetik barixakura eten egingo da
2014/01/15
00:00
eta kitto!
Udalak aditzera eman duenez, udalaren telefono-zerbitzua ordu batzuetan eten egingo dute bihar (eguena, hilak 16) 14.00etan eta barixaku goizeko 08.00ak arte ezin izango da kanpoko deirik jaso. Etenaldia udaletxeko jardun-eremu guztietako telekomunikazio-sistemaren egokitzapen lanak egin behar dituztelako egingo da eta, beraz, beharrean diharduten bitartean bertako zerbitzu guztiak telefono barik egongo dira, Udaltzaingoa barne. Beraz, aipatutako tarte horretan udaltzainei deitu behar izanez gero, SOS Deiak erakundearen telefonora (112) deitu beharko da eta Eibarko udaltzainei abisua eurek emango diete, emisora bidez.