Udalaren webgune berria aurkeztu dute
Eibarko Udalak bere webgunea berritu du. Atzo goizean (urtarrilaren 19an) egindako aurkezpenean Miguel De los Toyos alkateak eta Idoia Gorritxo Udaleko antolaketa teknikariak aurkeztu zuten web berria. Euren berbetan, “erabilterraza, erakargarria eta herritarrentzat informazio asko daukana” da. Zentzu honetan, Udalaren eta herritarren artean interakzioa bilatzen dela aipatu zuten.
Berritasun bezala, Eibar TV-rekin elkarlanean, sei bideo eskegiko dira webgunean hilabetero aktualitatearekin lotuta. Bestetik, herriko informazio orokorra kontsultatu ahal izango da, azken orduko berriak irakurgai egongo dira (baita kulturakoak ere) eta izapideak egin ahal izango dira (izapideak egin ahal izateko, txartel irakurgailua eta NAN elektronikoa edukitzea izango da beharrezkoa).