Udalbatzak 2024. jardunaldirako 50,6 milioi euroko Aurrekontu Orokorra onartu du gaur goizean
Gaur goizean egindako ezohiko bilkuran, Udalbatzak 2024. jardunaldirako Aurrekontu Orokorrari hasierako onespena eman dio, 50.604.770,70 euroko zenbatekoarekin. PSE-EEk (8) eta Eibarko EAJ-PNVk (6) aldeko botoa eman dute, eta Eibarko EH-Bildu (6) Udal Taldeak eta Elkarrekin Podemos Eibarrek (1), berriz, kontrako botoa eman dute. GAOn (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) argitara eman eta ondorengo lanegunetik hasita, hamabost laneguneko epea izango da erreklamazioak aurkezteko; eta egongo ez balira, behin betiko onartutzat hartuko da urte honetako aurrekontua.
2024ko Eibarko Udalaren Aurrekontuari dagokion dokumentazio guztia Udalaren webgunean kontsultatu daiteke. Bertan kontsultatu daitezke, besteak beste, Alkatetzaren txostena, Udal aurrekontua kapituloka, Diru-sarreren aurrekontua, Gastuen aurrekontua eta Eranskina. Diru-laguntza izendunak.