Udalbatzak bat egin du Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Egunaren harira, elkarretaratzea gauzatu dute 13:00etan, Untzaga plazan.
Udalbatzak bat egin du Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin
2025/11/25 14:43
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibarko Udal Talde ezberdinetako kideek elkarretaratze bateratua egin du gaur, azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean. ​​Adierazpen instituzionala irakurri ostean, 15 minutuko isilunea egin dute. 

Aurretik, A25aren inguruan antolaturiko egitau ofizialaren barruan, 11:30ean indarkeria matxistaren aurkako matazak ehundu dira Untzagan, Altzoa Eibarko emakume alargunen elkartearen eskutik egindako ekintza kolektiboan. 

Elena Ibañez Berdintasun zinegotziak nabarmendu duenez, “azaroaren 25a abiapuntua da gizarte gisa aurrera egin ahal izateko; helburua da indarkeriak lekurik ez izatea inongo esparrutan. Gizarte osoak etengabeko konpromisoa hartu behar du horrelakorik ez gertatzeko, eta indarkeria desagerrarazteko”. 

Prentsa oharrean jakinarazi dutenez, aurten, azaroaren 25eko programazioaren ardatza indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeei erreparatzeko eta laguntzeko modua da, “baita indarkeria matxistari aurre egiteko dituzten legezko bideez kontzientziatzeko modua ere”. Era berean, adierazi dute aurtengoan ere programazioa Emakumearen Mahaiko partaideek antolatu dutela”.