Udaleko sailek eta Pegorak goizez egingo dute lan uztailean, abuztuan eta irailean

Udako ordutegia martxan dago udal sailetan eta Pegora herritarren zerbitzurako bulegoan
Udaleko sailek eta Pegorak goizez egingo dute lan uztailean, abuztuan eta irailean
2024/07/08 17:33
eta kitto!

Udal sailak goizez arituko dira lanean uztaila, abuztua eta irailean, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era. Itxita egongo dira uztailak 25ean eta 31n, eta abuztuaren 15ean eta 16an.

PEGORA Herritarren Zerbitzurako Bulegoak ere goizeko ordutegia izango du (08:30etik 13:30era) uztaila, abuztua eta irailean, astelehenetik ostiralera. Telefono bidezko arreta: 08:00-14:00. Eta itxita egongo da uztailaren 25ean eta 31n eta abuztuaren 15ean eta 16an.