Udaltzainen lan-poltsarako deialdia egin du udalak
2016/03/22
15:37
eta kitto!
Eibarko Udalak Udaltzaingoko agenteen lan-poltsarako deialdia egin du eta parte hartu nahi dutenek bete beharreko baldintzak hauek dira, besteak beste: nazionalitate espainiarra edukitzea; 18-35 urte bitartekoa izatea; Eskola Graduatua, Lehen mailako Lanbide Heziketa edo baliokide den titulua izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, titulua homologatuta dagoela dioen ziurtagutunaren jabe izatea; B motako gidabaimena izatea; euskarako 2. hizkuntza eskakizuna izatea; eta gutxienez 1,65 (gizonek) / 1,60 (emakumeek) metroko garaiera izatea. Hautapen-probetan parte hartzeko eskaerak 2016ko martxoaren 22tik apirilaren 18ra (biak barne) aurkez daitezke. Informazio guztia udalaren webgunean kontsultatu daiteke.