Udaltzaingoa | Abenduaren 16ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Abenduaren 16ko Eguneroko Txostena
2024/12/16 12:44
eta kitto!

TRAFIKOA 
- Abenduaren 14an, 05:22an, agenteek ibilgailu bateko gidaria atxilotu zuten Julian Etxebarria kalean, edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik. Garabi batek ibilgailua udal-biltegira eraman zuen. Atxilotua Udaltzaingora eraman zuten, atestatua egiteko.
- Abenduaren 14an, 08:08an, agenteek ibilgailu bateko gidaria atxilotu zuten Bidebarrieta kalean, edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik. Garabi batek ibilgailua udal-biltegira eraman zuen. Atxilotua Udaltzaingora eraman zuten, atestatua egiteko.
BESTE GORABEHERA BATZUK 
- Abenduaren 14an, 01:24an, Julian Etxebarria kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren musika-zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.
- Abenduaren 14an, 01:43an, Urkizu Pasealekua kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
OHARRAK 
- Gogoan izan datorren larunbatean, abenduak 21, 14:00etan, Eibar eta Granada C.F. taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.