Udaltzaingoa | Abenduaren 9ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Abenduaren 9ko Eguneroko Txostena
2024/12/09 18:06
eta kitto!

TRAFIKOA 
- Ez dago gorabehera aipagarririk.
BESTE GORABEHERA BATZUK 
- Abenduaren 6an, 00:21ean, telefono-dei bat jaso zen, Urkizu Pasealekuko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
- Abenduaren 6an, 00:38an, Sansaburu kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren musika-zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.
- Abenduaren 6an, 11:09an, telefonoz  Iparagirre kalean liztor asiarraren habia bat zegoela jakinarazi zuten. Patruila bat bertaratu zen jakinarazitakoa egiaztatzeko.
- Abenduaren 6an, 14:05ean, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen San Juan kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
- Abenduaren 7ko 12:46an telefonoz jakinarazi zigutenez, Asola Igartza kalean farola bat erori zen, zirkulazio-errei bat oztopatuz. Gertakariaren ondorioz, inguruan aparkatuta zegoen ibilgailu batek hainbat kalte izan zituen.
- Abenduaren 7an, 13:04an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Legarre kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
- Abenduaren 7ko 15:50ean telefonoz jakinarazi zigutenez, Txonta kalean farola bat eta zuhaitz bat erori ziren. Udal Brigadako arduradunari jakinarazi zitzaion kentzeko.
- Abenduaren 8an, 01:56an, Amaña kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren musika-zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.
- Abenduaren 8an, 17:09an, telefono-dei bat izan zen, San Juan kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
- Asteburuan, bide publikoan pixa egiteagatik 3 pertsona zigortzea proposatu dugu.
OHARRAK 
- Gogoan izan datorren larunbatean, abenduak 14, 18:30ean, Eibar eta Zaragoza C.F. taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.