Udaltzaingoa | Apirilaren 10eko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Apirilaren 10eko Eguneroko Txostena
2024/04/10 16:04
eta kitto!

TRAFIKOA

- Apirilaren 9an, 15:15ean, ibilgailu batek immobilizazioa galdu zuen Isasi kalean, eta behar bezala aparkatuta zegoen beste baten aurka egin zuen talka. Patruila batek gertatutakoaren txostena egin zuen.

 

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Apirilaren 10eko 4:38an, San Kristobal kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko etxebizitzatik zetozen hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien etxebizitzan zeuden pertsonei.

 

OHARRAK

- Apirilaren 14an, igandean, “Eibarko txirrindulari elkartearen VII. saria” gizonezkoen txirrindularitza proba 10:15ean irtengo da Untzaga plazatik eta Urkizu pasealekua kalera eguerdiko 12:00etan iritsiko da. Seinaleei behar bezalako arreta jartzeko eskatzen zaie gidariei.

 

 - Gogoan izan datorren igandean, hilak 14, 17:00etan, pilota-partida bat jokatuko dela Astelena pilotalekuan. Egigurentarren, Makazkua eta Isasi kaleetako ohiko guneak seinaleztatuko dira.