Udaltzaingoa | Apirilaren 11ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Apirilaren 11ko Eguneroko Txostena
2024/04/11 17:57
eta kitto!

TRAFIKOA

- Apirilaren 10ean, 14:30ean, ibilgailu batek immobilizazioa galdu zuen Jardineta kalean, eta behar bezala aparkatuta zegoen beste baten aurka egin zuen talka. Patruila batek gertatutakoaren txostena egin zuen.

- Apirilaren 10ean, 18:33an, bi ibilgailuk talka egin zuten San Andres Pasealekua kalean. Patruila batek gertatutakoaren inguruko txostena egin zuen.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Apirilaren 10ean, 8:29an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Romualdo Galdos kaleko eraikin bateko eskaileretan. Mendaroko ospitalera eraman zuten.

OHARRAK

- Apirilaren 14an, igandean, “Eibarko txirrindulari elkartearen VII. saria” gizonezkoen txirrindularitza proba 10:15ean irtengo da Untzaga plazatik eta Urkizu pasealekua kalera eguerdiko 12:00etan iritsiko da. Seinaleei behar bezalako arreta jartzeko eskatzen zaie gidariei.

- Gogoan izan datorren igandean, hilak 14, 17:00etan, pilota-partida bat jokatuko dela Astelena pilotalekuan. Egigurentarren, Makazkua eta Isasi kaleetako ohiko guneak seinaleztatuko dira.