Udaltzaingoa | Apirilaren 12ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Apirilaren 11n, 8:43an, auto batek eta kamioi batek talka egin zuten Barrena kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Apirilaren 11n, 12:09an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen San Juan kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
- Apirilaren11n, 13:17an, telefonoz jakinarazi zigutenez, pertsona batzuk geratu ziren harrapatuta Bista Eder kaleko igogailu publikoan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta pertsonak ateratzea lortu zuten.
- Apirilaren 11n, 5:34an, harri batzuk erori ziren San Juan kaleko eraikin bateko fatxadatik. Patruila bat bertaratu zen eta lekua inguratu zuen. Patruilak gertatutakoaren berri eman zion higiezinaren arduradunari, konpon dezaten.
OHARRAK
- Apirilaren 14an, igandean, “Eibarko txirrindulari elkartearen VII. saria” gizonezkoen txirrindularitza proba 10:15ean irtengo da Untzaga plazatik eta Urkizu pasealekua kalera eguerdiko 12:00etan iritsiko da. Seinaleei behar bezalako arreta jartzeko eskatzen zaie gidariei.
- Gogoan izan datorren igandean, hilak 14, 17:00etan, pilota-partida bat jokatuko dela Astelena pilotalekuan. Egigurentarren, Makazkua eta Isasi kaleetako ohiko guneak seinaleztatuko dira.