Udaltzaingoa | Apirilaren 22ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Ez dago gorabehera aipagarririk.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Apirilaren 19an, 16:03an, telefonoz jakinarazi zigutenez, pertsona batzuk geratu ziren harrapatuta San Juan kaleko igogailu publikoan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta pertsonak ateratzea lortu zuten.
- Apirilaren 19an, 21:58an, Arrate-Bide kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren musika-zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.
- Apirilaren 20an, 1:40an, Bidebarrieta kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren musika-zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.
- Apirilaren 20an, 7:53an, Armagin kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren musika-zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.
- Apirilaren 20an, 17:38an, Tiburzio Anitua kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren musika-zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.
- Apirilaren 21eko 1:32an, Jardineta kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko gazte lokaletik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien lokalean zeuden pertsonei.
- Apirilaren 21ean, 2:34an, Fermin Calbeton kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren musika-zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.
- Apirilaren 21ean, 11:29an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Bittor Sarasketa kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
- Asteburuan, bide publikoan pixa egiteagatik hainbat pertsona zigortzea proposatu dugu.
OHARRAK
- Ez dago gorabehera aipagarririk.