Udaltzaingoa | Apirilaren 22ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Apirilaren 22ko Eguneroko Txostena
2025/04/22 17:21
eta kitto!

TRAFIKOA
- Ez dago gorabehera aipagarririk.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Apirilaren 16ko 14:23an, pertsona bat atxilotu genuen Urkizu Pasealekuan, agintaritzaren agentearen aurkako ustezko atentatu-delitu bat egotzita. Atxilotua Ertzaintzaren egoitzara eraman genuen.
- Apirilaren 17an, 01:28an, Fermin Calbeton kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeudenei.
- Apirilaren 18an, 01:06an, Amaña kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko gazte lokaletik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen eta lokala hustu zuen.
- Apirilaren 20an, 04:37an, telefono-dei bat izan zen, Elgeta kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
OHARRAK
- Apirilaren 27an, igandean, “Eibarko txirrindulari elkartearen VIII. saria” gizonezkoen txirrindularitza proba 10:15ean irtengo da Untzaga plazatik eta Urkizu pasealekura eguerdiko 12:00etan iritsiko da. Seinaleei behar bezalako arreta jartzeko eskatzen zaie gidariei.