Udaltzaingoa | Apirilaren 24ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Apirilaren 24ko Eguneroko Txostena
2025/04/24 18:00
eta kitto!

TRAFIKOA
- Ez dago gorabehera aipagarririk.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Apirilaren 23an, 21:35ean, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Legarre Gain kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
- Apirilaren 24an, 01:12an, Txonta kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren musika-zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeudenei jasotako kexaren berri eman zien.
OHARRAK
.- Apirilaren 27an, igandean, “Eibarko txirrindulari elkartearen VIII. saria” gizonezkoen txirrindularitza proba 10:15ean irtengo da Untzaga plazatik eta Urkizu pasealekura eguerdiko 12:00etan iritsiko da. Seinaleei behar bezalako arreta jartzeko eskatzen zaie gidariei.