Udaltzaingoa | Apirilaren 28ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak
Udaltzaingoa | Apirilaren 28ko Eguneroko Txostena
2025/04/29 15:36
eta kitto!

TRAFIKOA

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Apirilaren 28ko 12:30ak aldera, argindarra eten zen estatu osoan. Gertakariaren ondorioz, intzidentzia asko gertatu ziren: pertsona asko geratu ziren harrapatuta igogailu publiko eta pribatuetan, eta arratsaldean zehar pertsona ezinduei etxera sartzen lagundu zitzaien. 20:30ak aldera argindarra berrezarri zen.

- Apirilaren 28an, 23:53an, Wenzeslao Orbea kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren musika-zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeudenei jasotako kexaren berri eman zien..

OHARRAK 

- Gogoan izan datorren larunbatean, maiatzak 3, 18:30ean, Eibar eta Mirandes futbol-taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.