Udaltzaingoa | Apirilaren 29ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Apirilaren 29ko Eguneroko Txostena
2024/04/29 12:05
eta kitto!

TRAFIKOA

- Apirilaren 27ko 7:44an, ibilgailu batek Untzaga plazan aparkatuta zeuden beste ibilgailu batzuen aurka talka egin zuen, eta hainbat kalte eragin zizkien. Patruila bat bertaratu zen eta gertatutakoaren inguruko txostena egin zuen.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Apirilaren 26an, 13:05ean, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Isasi kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.

- Apirilaren 27an, 3:44an, telefono-dei bat jaso zen, Plaza Barria kalean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.

- Apirilaren 27an, 17:54an, telefonoz jakinarazi zigutenez, Asua Erreka kalean zuhaitz bat erori zen. Udaleko Zerbitzu Saileko arduradunari jakinarazi zitzaion kentzeko.

- Apirilaren 28an, 4:48an, telefono-dei bat jaso zen, Elgeta kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.

- Apirilaren 28an, 6:34an, telefono-dei bat jaso zen, Urkizu Pasealekua kalean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten. Pertsona bat Mendaroko ospitalera eraman zuten.

- Apirilaren 28an, 11:00etan, telefonoz jakinarazi zigutenez, pertsona batek min hartu zuen Unbeko kirol-gunean futbol-partida jokatzen ari zela. Patruila bat anbulantzia batekin bertaratu zen. Mendaroko ospitalera eraman zuten.

- Apirilaren 28an, 15:23an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Barrena kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.

OHARRAK

- Maiatzaren 5ean, igandean, txirrindularitzako Valenciaga Oroitzarrea ospatuko da. Proba 9:00etan abiatuko da Untzaga plazatik eta txirrindulariak 2 aldiz igaroko dira Eibartik: Lehenengoan, 12:15ak aldera iritsiko dira Ermutik eta Otaola Hiribidea eta Barrenengua kaleak pasatu ondoren Amaña auzora sartuko dira eta Izuarantz igoko dira. Bigarrenean, Maltzagatik Azitainera iritsiko dira eta, herri guztia zeharkatu ondoren, Toribio Etxebarria kaleko helmugara iritsiko dira. 13:00ak aldera iristea espero da. Seinaleei behar bezalako arreta jartzeko eskatzen zaie gidariei.

- Gogoan izan datorren igandean, maiatzaren 5ean, 14:00etan, Eibar eta Amorebieta taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.