Udaltzaingoa | Apirilaren 30eko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Apirilaren 30eko Eguneroko Txostena
2024/04/30 17:20
eta kitto!

TRAFIKOA

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

OHARRAK

- Maiatzaren 5ean, igandean, txirrindularitzako Valenciaga Oroitzarrea ospatuko da. Proba 09:00etan abiatuko da Untzaga plazatik eta txirrindulariak 2 aldiz igaroko dira Eibartik: Lehenengoan, 12:15ak aldera iritsiko dira Ermutik eta Otaola Hiribidea eta Barrenengua kaleak pasatu ondoren Amaña auzora sartuko dira eta Izuarantz igoko dira. Bigarrenean, Maltzagatik Azitainera iritsiko dira eta, herri guztia zeharkatu ondoren, Toribio Etxebarria kaleko helmugara iritsiko dira. 13:00ak aldera iristea espero da. Seinaleei behar bezalako arreta jartzeko eskatzen zaie gidariei.

- Gogoan izan datorren igandean, maiatzaren 5ean, 14:00etan, Eibar eta Amorebieta taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.