Udaltzaingoa | Apirilaren 4ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Apirilaren 3an, 21:09an, bi autok talka egin zuten Santaines kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Ez dago gorabehera aipagarririk.
OHARRAK
- Apirilaren 6an, larunbatean, EUSKAL HERRIKO IZULIAren 6. etapa izango da, EIBAR-EIBAR etapa, algia. Erdialdea, ostiralean (apirilak 5) itxi egingo da ibilgailuentzat, 18:00etan. Larunbatean (hilak 6), txirrindulari-lasterketa 14:00ak aldera abiatuko da Untzaga plazatik eta 3 aldiz pasatuko da Eibartik: lehenengoan, 15:36ak aldera iritsiko da, eta Azitaingo industrialdetik Arraterantz igoko da. Bigarrenean, Bizkaitik Eibarrera iritsiko da eta, Otaola hiribidea eta Barrenengua kaleak zeharkatu ondoren, Amaña auzora iritsi eta errepide nagusitik Izuara abiatuko da; eta, hirugarrenean, Gipuzkoa aldetik Azitainera sartuko dira eta, hirigunea zeharkatu ondoren, Toribio Etxebarria kaleko helmugara helduko da lasterketa 17:20ak aldera. 16:30etik aurrera, Bilborako noranzkoan trafikoari eragingo dio lasterketak.
- Apirilaren 7an, igandean, Itzulia Basque Challenge proba zikloturista aterako da Untzaga plazatik goizeko 8:00etan. Parte-hartzaileek Itzuliaren azken etaparen ibilbide berbera egingo dute.