Udaltzaingoa | Apirilaren 5ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Apirilaren 5ko Eguneroko Txostena
2024/04/05 11:14
eta kitto!

TRAFIKOA

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Apirilaren 4ean, 20:05ean, telefonoz jakinarazi zigutenez, pertsona batzuk geratu ziren harrapatuta  Ardantza kaleko igogailu publikoan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta pertsonak ateratzea lortu zuten.

- Apirilaren 4eko 23:42an, Urki kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren inguruko gazte lokal batetik zetorren musika-zarata zela-eta. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien lokalean zeuden pertsonei.

OHARRAK

- Apirilaren 6an, larunbatean, EUSKAL HERRIKO IZULIAren 6. etapa izango da, EIBAR-EIBAR etapa, algia. Erdialdea,  ostiralean (apirilak  5) itxi egingo da ibilgailuentzat, 18:00etan. Larunbatean (hilak 6), txirrindulari-lasterketa 14:00ak aldera abiatuko da Untzaga plazatik eta 3 aldiz pasatuko da Eibartik: lehenengoan, 15:36ak aldera iritsiko da, eta Azitaingo industrialdetik Arraterantz igoko da. Bigarrenean, Bizkaitik Eibarrera iritsiko da eta, Otaola hiribidea eta Barrenengua kaleak zeharkatu ondoren,  Amaña auzora iritsi eta errepide nagusitik Izuara abiatuko da; eta, hirugarrenean, Gipuzkoa aldetik Azitainera sartuko dira eta, hirigunea zeharkatu ondoren, Toribio Etxebarria kaleko  helmugara helduko da lasterketa 17:20ak aldera. 16:30etik aurrera, Bilborako noranzkoan trafikoari eragingo dio lasterketak. 

- Apirilaren 7an, igandean, Itzulia Basque Challenge proba zikloturista aterako da Untzaga plazatik goizeko 8:00etan. Parte-hartzaileek Itzuliaren azken etaparen ibilbide berbera egingo dute.