Udaltzaingoa | Apirilaren 7ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Apirilaren 7ko Eguneroko Txostena
2025/04/07 18:30
eta kitto!

TRAFIKOA
- Apirilaren 5ean, 12:05ean, bi autok talka egin zuten San Juan kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren, eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Apirilaren 5ean, 01:04an, San Kristobal kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko gazte lokaletik zetozen hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen eta lokala hustu zuen.
-Apirilaren 6an, 07:18an, telefono-dei bat izan zen, Elgeta kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten. Gertakariaren ondorioz, pertsona bat Mendaroko Ospitalera eraman zuten.
- Apirilaren 6an, 12:35ean, harri batzuk erori ziren Jardines de Argatxa kaleko eraikin bateko fatxadatik. Patruila bat bertaratu zen eta lekua inguratu zuen. Patruilak gertatutakoaren berri eman zion higiezinaren arduradunari, konpon zezan.
- Apirilaren 6an, 19:35ean, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Untzaga plazako eskailera mekanikoetan. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
OHARRAK
 - Apirilaren 12an, larunbatean, EUSKAL HERRIKO IZULIAren 6. etapa izango da, EIBAR-EIBAR etapa, alegia. Erdialdea, ostiralean (apirilak  11) itxi egingo da ibilgailuentzat, 18:00etan. Larunbatean (hilak 12), txirrindulari-lasterketa 13:39ak aldera abiatuko da Untzaga plazatik eta 4 aldiz pasatuko da Eibartik: lehenengoan, 14:39ak aldera iritsiko da, eta Azitaingo industrialdetik Arraterantz igoko da. Bigarrenean, 15:34ak aldera Bizkaitik Eibarrera iritsiko da eta, Otaola hiribidea, Isasi eta Juan Gisasola kaleak zeharkatu ondoren,  Elgetara abiatuko da; hirugarrenean, 16:15ak aldera Gipuzkoa aldetik Azitainera sartuko da eta, herri guztia zeharkatu ondoren, Amaña auzora sartuko da eta Izuara abiatuko; eta, laugarrenean Bizkaia aldetik iritsiko da eta Amaña auzora sartu ondoren, Bariantera joango da eta Azitain auzora sartuko da. Ondoren, Barrena, Urkizu Pasealekua eta Errebal kaleak zeharkatu, eta Toribio Etxebarria kaleko  helmugara helduko da lasterketa 17:10ak aldera. 16:30etik aurrera, Bilborako noranzkoan trafikoari eragingo dio lasterketak.  
- Apirilaren 13an, igandean, Itzulia Basque Challenge proba zikloturista aterako da Untzaga plazatik goizeko 8:00etan. Parte-hartzaileek Itzuliaren azken etaparen ibilbide berbera egingo dute.
- Gogoan izan datorren igandean, hilak 13, 17:00etan, pilota-partida bat jokatuko dela Astelena pilotalekuan. Egigurentarren, Makazkua eta Isasi kaleetan seinaleak jarriko dira ohiko guneetan.