Udaltzaingoa | Apirilaren 8ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Apirilaren 8ko Eguneroko Txostena
2024/04/08 18:39
eta kitto!

TRAFIKOA

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Apirilaren 5eko 22:41ean, telefonoz jakinarazi zigutenez, bi pertsona grafitiak egiten ari ziren Saratsuegi kaleko parke batean. Patruila bat bertaratu zen eta pertsonak identifikatu zituen.

- Apirilaren 6ko 3:13an, Toribio Etxebarria kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.

- Apirilaren 6ko 6:25ean, Ubitxa kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko etxebizitzatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien etxebizitzan zeuden pertsonei.

- Apirilaren 6an, 19:39an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Karlos Elgezua kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.

- Apirilaren 7ko 0:28an, Elgeta kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko gazte lokaletik zetozen hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien lokalean zeuden pertsonei.

- Apirilaren 7an, 3:42an, telefono-dei bat jaso zen, Egogain kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.

- Apirilaren 7an, 4:25ean, telefono-dei bat jaso zen, Fermin Calbeton kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.

- Apirilaren 7ko 6:14an, Fermin Calbeton kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.

- Apirilaren 8an, 1:40an, telefonoz jakinarazi zigutenez, Txonta kalean zuhaitz bat erori zen, ibilgailuen zirkulazioa erabat oztopatuz. Patruila bat bertaratu zen suhiltzaileekin batera, eta zuhaitza lekutik kentzea lortu zuten.

OHARRAK

- Apirilaren 14an, igandean, “Eibarko txirrindulari elkartearen VII. saria” gizonezkoen txirrindularitza proba 10:15ean irtengo da Untzaga plazatik eta Urkizu pasealekua kalera eguerdiko 12:00etan iritsiko da. Seinaleei behar bezalako arreta jartzeko eskatzen zaie gidariei.