Udaltzaingoa | Apirilaren 8ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Ez dago gorabehera aipagarririk.
BESTE GORABEHERA BATZUK
-Apirilaren 7an, 23:11n, telefono-dei bat izan zen, Urkizu Pasealekua kalean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
OHARRAK
- Apirilaren 12an, larunbatean, EUSKAL HERRIKO IZULIAren 6. etapa izango da, EIBAR-EIBAR etapa, alegia. Erdialdea, ostiralean (apirilak 11) itxi egingo da ibilgailuentzat, 18:00etan. Larunbatean (hilak 12), txirrindulari-lasterketa 13:39ak aldera abiatuko da Untzaga plazatik eta 4 aldiz pasatuko da Eibartik: lehenengoan, 14:39ak aldera iritsiko da, eta Azitaingo industrialdetik Arraterantz igoko da. Bigarrenean, 15:34ak aldera Bizkaitik Eibarrera iritsiko da eta, Otaola hiribidea, Isasi eta Juan Gisasola kaleak zeharkatu ondoren, Elgetara abiatuko da; hirugarrenean, 16:15ak aldera Gipuzkoa aldetik Azitainera sartuko da eta, herri guztia zeharkatu ondoren, Amaña auzora sartuko da eta Izuara abiatuko; eta, laugarrenean Bizkaia aldetik iritsiko da eta Amaña auzora sartu ondoren, Bariantera joango da eta Azitain auzora sartuko da. Ondoren, Barrena, Urkizu Pasealekua eta Errebal kaleak zeharkatu, eta Toribio Etxebarria kaleko helmugara helduko da lasterketa 17:10ak aldera. 16:30etik aurrera, Bilborako noranzkoan trafikoari eragingo dio lasterketak.
- Apirilaren 13an, igandean, Itzulia Basque Challenge proba zikloturista aterako da Untzaga plazatik goizeko 8:00etan. Parte-hartzaileek Itzuliaren azken etaparen ibilbide berbera egingo dute.
- Gogoan izan datorren igandean, hilak 13, 17:00etan, pilota-partida bat jokatuko dela Astelena pilotalekuan. Egigurentarren, Makazkua eta Isasi kaleetan seinaleak jarriko dira ohiko guneetan.