Udaltzaingoa | Azaroaren 28ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Ez dago gorabehera aipagarririk.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Azaroaren 27an, 13:28an, telefono-dei bat jaso zen, Egogain kalean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
- Azaroaren 27an, 16:30ean, telefonoz jakinarazi zigutenez, pertsona batzuk geratu ziren harrapatuta Legarre kaleko igogailu publikoan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta pertsonak ateratzea lortu zuten.
- Azaroaren 28ko 1:43an, sute bat izan zen Legarre-Gain kaleko atzeko mendi-gune batean. Patruila bat bertaratu zen suhiltzaileekin batera, eta sua itzaltzea lortu zuten.
OHARRAK
- SAN ANDRES eguna dela eta, ostiralean, hilak 29, 18:00etan, erdigunea zabalik egongo da oinezkoentzat, abenduaren 1eko 24:00ak arte.
- Gogoan izan datorren larunbatean, hilak 30, 17:00etan, pilota-partida bat jokatuko dela Astelena pilotalekuan. Egigurentarren, Makazkua eta Isasi kaleetako ohiko guneak seinaleztatuko dira.
- Gogoan izan datorren astelehenean, abenduaren 2an, 20:30ean, Eibar eta Cartagena C.F. taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.