Udaltzaingoa | Ekainaren 10eko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Ez dago gorabehera aipagarririk.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Ekainaren 7an, 15:33an, telefonoz jakinarazi zigutenez, Barrena kalean zaborrontzi bat sutan zegoen. Patruila bat bertaratu zen suhiltzaileekin batera, eta sua itzaltzea lortu zuten.
- Ekainaren 7an, 19:28an, telefono-dei bat jaso zen, Bidebarrieta kalean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
- Ekainaren 7ko 22:23an, Tiburzio Anitua kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko gazte lokaletik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien lokalean zeuden pertsonei.
- Ekainaren 8an, 22:56an, Isasi kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren musika-zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.
- Ekainaren 9ko 0:02an, Tiburzio Anitua kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko gazte lokaletik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen eta lokala hustu zuen.
-Ekainaren 9an, 5:03an, telefono-dei bat jaso zen, Fermin Calbeton kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
- Ekainaren 9ko 23:15ean, Urkizu Pasealekua kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
OHARRAK
- Gogoan izan datorren asteazkenean, ekainaren 12an, 21:00etan, Eibar eta Oviedo taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.
- Hurrengo igandean, hilak 16, txirrindularitzako LXXXVIII SAN JUAN SARI NAGUSIA izango da. Irteera Fermin Calbeton kaletik izango da goizeko 10:00etan. Lasterketa 12:25ean amaitzea aurreikusten da; Barrena kaletik eta Urkizu pasealekutik sartuko da eta Toribio Etxebarria kaleko helmugaraino iritsiko da.