Udaltzaingoa | Ekainaren 11ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Ekainaren 11ko Eguneroko Txostena
2025/06/11 14:30
eta kitto!

TRAFIKOA
-  Ekainaren 10ean, 12:22an, bi autok talka egin zuten Julian Etxebarria kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.
BESTE GORABEHERA BATZUK 
- Ekainaren 10eko 23:44an, Urkizu Pasealekua kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
- Ekainaren 11n, 00:44an, Barrena kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeudenei jasotako kexaren berri eman zien.
OHARRAK
- Hurrengo igandean, hilak 15, txirrindularitzako LXXXIX SAN JUAN SARI NAGUSIA izango da. Irteera Toribio Etxebarria kaletik izango da goizeko 10:00etan. Lasterketa 12:25ean amaitzea aurreikusten da Urkizu Pasealekuan.