Udaltzaingoa | Ekainaren 13ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Ekainaren 13ko Eguneroko Txostena
2024/06/13 20:19
eta kitto!

TRAFIKOA

- Ekainaren 12an, 12:36an, kamioi batek eta auto batek talka egin zuten Untzaga Plaza kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Ekainaren 12an, 22:45ean, Arrate Bide kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren musika-zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.

OHARRAK

- Hurrengo igandean, hilak 16, txirrindularitzako LXXXVIII. SAN JUAN SARI NAGUSIA izango da. Irteera Fermin Calbeton kaletik izango da goizeko 10:00etan. Lasterketa 12:25ean amaitzea aurreikusten da; Barrena kaletik eta Urkizu pasealekutik sartuko da eta Toribio Etxebarria kaleko helmugaraino iritsiko da.