Udaltzaingoa |Ekainaren 2ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Maiatzaren 30ean, 21:49an, ibilgailu batek trafiko-istripua izan zuen Eibarko saihesbidean, Legarre auzoaren parean.
- Ekainaren 1eko 07:44an, ibilgailu batek talka egin zuen Indalezio Ojanguren kalean behar bezala aparkatuta zegoen beste baten aurka, eta hainbat kalte eragin zizkion. Ondoren, kalteak eragin zituen ibilgailuak ihes egin zuen. Patruila batek gertatutakoaren trafiko-atestatua egin zuen.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Maiatzaren 30ean, 20:15ean, telefonoz jakinarazi zigutenez, pertsona batzuk geratu ziren harrapatuta Ardantza kaleko igogailu publikoan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta pertsonak ateratzea lortu zuten.
-Maiatzaren 31n, 06:00etan, telefono-dei bat jaso zen, Julian Etxebarria kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
- Maiatzaren 31n, 17:54an, telefonoz jakinarazi zigutenez, Jardineta kaleko etxebizitza batean sute bat sortu zen. Patruila bat bertaratu zen suhiltzaileekin batera, eta sua itzaltzea lortu zuten. Antza denez, sukaldean ahaztuta geratu zen lapiko batek eragin zuen ezbeharra.
-Ekainaren 1ean, 01:42an, telefono-dei bat jaso zen, Fermin Calbeton kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
- Ekainaren 1eko 02:12an, Fermin Calbeton kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
- Ekainaren 1ean, 11:36an, harri batzuk erori ziren Indalezio Ojanguren kaleko eraikin bateko fatxadatik. Patruila bat bertaratu zen eta lekua zintaz inguratu zuen. Patruilak gertatutakoaren berri eman zion higiezinaren arduradunari, konpon zezan. Gertakariaren ondorioz, inguruan behar bezala aparkatuta zegoen ibilgailu batek hainbat kalte izan zituen.
- Ekainaren 1ean, 16:33an, pertsona bat atxilotu genuen Barrena kalean, hilketa saiakera egotzita. Atxilotua Ertzaintzaren egoitzara eraman genuen.
- Ekainaren 1ean, 20:06an, telefonoz jakinarazi zigutenez, Urkizu Pasealekua kaleko lokal batean sute bat sortu zen. Patruila bat bertaratu zen suhiltzaileekin batera, eta sua itzaltzea lortu zuten.
- Ekainaren 1ean, 22:56an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Barrena kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.