Udaltzaingoa | Ekainaren 3ko Eguneroko Txostena
Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
2025/06/03
13:03
eta kitto!
TRAFIKOA
- Ekainaren 2ko 09:46an, kamioi batek behar bezala aparkatuta zegoen ibilgailu bat jo zuen Jardiñeta kalean, eta kalteak eragin zizkion. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.
- Ekainaren 2an, 23:28an, agenteek ibilgailu bateko gidaria atxilotu zuten Jardiñeta kalean, edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik. Garabi batek ibilgailua udal-biltegira eraman zuen. Atxilotua Udaltzaingora eraman zuten, atestatua egiteko.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Ez dago gorabehera aipagarririk.