Udaltzaingoa | Ekainaren 4ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Ekainaren 4ko Eguneroko Txostena
2024/06/04 13:32
eta kitto!

TRAFIKOA

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Ekainaren 3an, 11:26an, telefonoz jakinarazi zigutenez, Tiburzio Anitua kaleko etxebizitza batean liztor asiarraren habia bat zegoen. Patruila bat bertaratu zen jakinarazitakoa egiaztatzeko.

OHARRAK

- Ekainaren 8an, Untzaga plazan izango den IZARO musika-taldearen kontzertua dela eta, Isasi, Juan Gisasola eta Egogain kaleak ibilgailuentzat itxiko dira 20:30etik kontzertuak amaitu arte.