Udaltzaingoa | Ekainaren 5eko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Ekainaren 5eko Eguneroko Txostena
2024/06/05 12:39
eta kitto!

TRAFIKOA

- Ekainaren 4ko 16:35ean, autobus batek Isasi kalean behar bezala aparkatuta zegoen ibilgailu bat jo zuen, eta kalteak eragin zizkion. Patruila batek gertatutakoaren txostena egin zuen.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Ekainaren 4an, 14:53an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Romualdo Galdos kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.

OHARRAK

- Ekainaren 8an, Untzaga plazan izango den IZARO musika-taldearen kontzertua dela eta, Isasi, Juan Gisasola eta Egogain kaleak ibilgailuentzat itxiko dira 20:30etik kontzertuak amaitu arte.