Udaltzaingoa | Ekainaren 9ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Ekainaren 9ko Eguneroko Txostena
2025/06/10 12:10
eta kitto!

TRAFIKOA
-  Ekainaren 9an, 08:51n, bi autok talka egin zuten Txonta kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Ekainaren 9an, 12:52an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Isasi  kalean. Eibarko ospitalera eraman zuten.
- Ekainaren 9an, 13:06an, telefonoz Asola Igartza kalean liztor asiarraren habia bat zegoela jakinarazi zuten. Patruila bat bertaratu zen jakinarazitakoa egiaztatzeko.
- Ekainaren 9an, 13:40an, telefonoz jakinarazi zigutenez, pertsona batzuk geratu ziren harrapatuta  San Juan kaleko igogailu publikoan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta pertsonak ateratzea lortu zuten.
- Ekainaren 9an, 13:53an sute bat egon zen Barrena kaleko etxebizitza batean. Antza denez, sua etxeko sukaldean sortu zen. 
- Ekainaren 9an, 21:39an, telefono-dei bat jaso zen, Bidebarrieta kalean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten. 
OHARRAK
- Hurrengo igandean, hilak 15, txirrindularitzako LXXXIX SAN JUAN SARI NAGUSIA izango da. Irteera Toribio Etxebarria kaletik izango da goizeko 10:00etan. Lasterketa 12:25ean amaitzea aurreikusten da Urkizu Pasealekuan.