Udaltzaingoa | Irailaren 16ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Irailaren 16ko Eguneroko Txostena
2025/09/16 12:18
eta kitto!

TRAFIKOA 
- Irailaren 15ean, 12:29an, Bustinduitarren kalean, oinezkoen lekuan aparkatuta zegoen auto bat garabiaz eraman zuten ibilgailu biltegira. Autoak derrigorrezko asegurua iraungituta zeukan.
- Irailaren 15ean, 19:05ean, Legarre parean, saihesbidean, gidari batek autoaren kontrola galdu eta istripua izan zuen. Udaltzainek trafikoa bideratzeko lanak egin zituzten Ertzainak iritsi bitartean. Istripuaren ondorioz ez zen zauriturik izan.

BESTE GORABEHERA BATZUK
- Irailaren 15ean, 09:56an, Elgeta bidean dagoen merenderoan liztor asiarrak zeudela jakinarazi zigun herritar batek. Udaltzainak bertara joan eta protokoloa martxan jarri zuten.


OHARRAK 
- Gogoan izan datorren larunbatean, irailak 20, 18:30ean, Eibar eta Erreala B futbol-taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.